ganibet x ziztada galdera guztiak şarkı sözleri
Eguna dator egunaren atzetik
Bizirautea daukat kondenatzat
Inertziaz aurrera noan bitartean
Porlanak ito dizkit ametsak
Tik-tak, erlojuaren tik-tak-ak min egiten dit ta
Nire denbora jadanik ez da nirea
"Izan zaitezke nahi duzuna" esan zidaten baina
Beraiek nahi zutena bilakatu naiz
Inoiz iristen ez den geroa itxoiten
Oharkabean urruntzen hasi zait oraina
Erantzun nahi ditudan galdera guztiak
Kaleetako hormetan marraztu dituzte
Zergatik onartu ezarri dutena?
Zergatik ez bota sutara dena?
Mundu zahar honen errautsetatik
Loratu badaiteke udaberria
Itxaroten jakin behar dela esan dute
Egoera noiz aldatuko den zain
Ez gara gu nahi dutena gara
Ingurura begira konturatu naiz
Lokatzetan igaro ditugu hainbat urte
Gaur lehortuz bihar ere gaude blai
Gazteon eskutik ez bada nola bestela?
Loratzeko banaka ez bagara gai
Udaberria
Loratzen hasi da landatu den hazia
Gure bizitzek orain duten merezia
Apurtu atzo lotu gintuen hesia
Altxatu herria
Erantzun nahi ditugun galdera guztiak
Kaleetako hormetan marraztu ditugu
Zergatik onartu ezarri dutena?
Zergatik ez bota sutara dena?
Mundu zahar honen errautsetatik
Loratu badaiteke udaberria
Zergatik onartu ezarri dutena?
Zergatik ez bota sutara dena?
Mundu zahar honen errautsetatik
Loratu badaiteke udaberria
Zergatik onartu ezarri dutena?
Zergatik ez bota sutara dena?
Mundu zahar honen errautsetatik
Loratu badaiteke udaberria
Zergatik onartu ezarri dutena?
Zergatik ez bota sutara dena?
Mundu zahar honen errautsetatik
Loratuko baitugu udaberria