iñaki zabaleta maria şarkı sözleri
Bertzek erran baidute,nik baino lehen
hainitz adituz dela hainitz ikhasten ,uste dut non den
nik dakidan bezala guziek arren,iakin dezaten
beraz aipha dezagun Maria nor den
Aztal biribil eta zangar ertsia eskuaren beteko zango bihia
ttiki ttikia,golkoz aberats eta lerden gerria
erne begia,nolako panpiña den orra Maria
Erle bat da Maria,etxe barnean
eta landan oro bat hari lanean behar denean
aphaintzeko pulliki behin astean Noiz..? igandean
Uztati beharrik ez du soinaren pean
Solas alegera bat erranagatik
irri freskorik baizik ez dut izan nik, Maria ganik
adiskidekin ez du anditasunik,bainan hargatik
ez erran Mariari solas arinik
Maria baratzetik badu berea,
udan eta neguan lorez betea
errekartea,bere loren artean erdi gordea
gaxo -maitea
bera da politena hango lorea
Igandetan Maria,zinez panpina
zapata xabalekin soin motx urdiña
berak egiña,elizako bidean ariñ ariña
mila sorgiña,
errege baldin banitz zer erregiña