iheskide gertu zaudenean şarkı sözleri
Zer ote lotu gintuena?
Zerk erakarri? Zein ziren aukerak? Berdin du horrek iada,
Nahi dugun artean,
Unea bizi ta ahaztu beste dena,
Alderatu penak
Begi hoietan dakusat kemena,
Dirdira larriz datoz esatera,
Iluna igarota argia badela,
Gaua amaitzean berriz datorrela Eguzki ederra
Zerbaitek zeharkatzen dit Gorputza,
Bailitz mututzen nauen izotz Puska,
Zure irribarrean galtzen naizenean
Erraien deiadarra ezin eutsi, Barruak su hartzen nau eta desirak Kiskali,
Gertu zarenean, gertu zaudenean
Asetu nahian haragi gosea
Heldu al gara lur berri batera? Oharkabean baina itsuan aurrera, Elkarrekin larrutan gu ilargipean, Eromen betean
Zerbaitek zeharkatzen dit Gorputza,
Bailitz mututzen nauen izotz Puska,
Zure irribarrean galtzen naizenean
Erraien deiadarra ezin eutsi,
Barruak su hartzen nau eta desirak Kiskali,
Gertu zarenean, gertu zaudenean, Nire barrenean, sakon-sakonean
Sakon-sakonean, nire barrenean Gertu zarenean
Sakon-sakonean, gertu zaitudanean