ikerlan mende erdiko lerroa şarkı sözleri
Bat, bi
Bat, hamar, hamaika, ehun!
Teknologia izaera
Oinarritzat hartuz
Erronkak gaindituz, amestuz
Geroa sortuz
Ikerketa bihotzean
Oinak lokatzean
Begiak ortzean
Elkarlanean
IKERLANa, elkarlana
Izena eta izana gara!
Ezinezkoa ezer ez delako
Amestea bizitzea delako!
Ekina eginez hasi
Ikertu, sortu eta ikasi
Jakinmina irabazi
Ezagutzaz geroa sortuz!
Hexagono txuri baten
Kokaturik gaude
Erle finen pare, gu ere
Gara ikerle!
Mende erdiko lerroa
Zein da ba gakoa?
Sortzeko gogoa
Ilusioa!
IKERLANa, elkarlana
Izena eta izana gara!
Ezinezkorik ez dago
Ametsetatik harago
Goazen ba urrutiago
Ezagutzaz geroa sortuz!
IKERLANa, elkarlana aaa aaa aaa...
Izena eta izana gara!
Ezinezkoa ezer ez delako
Amestea bizitzea delako!
Ekina eginez hasi
Ikertu, sortu eta ikasi
Jakinmina irabazi
Ezagutzaz geroa sortuz!
Bertako ta kanpokoak
Gazte ta ile txuri dunak
Gizon zein emakumeak
Elkarlanean.
Teknologia garatuz
Bide berriak zabalduz
Beti taldean jokatuz
Indarrak batuz!
Sentitu, sinistu, sortu
Oraina sendo errotuz
Kimu berrien geroa
Sustraiei lotuz!
Herritik jaioak gara
Herriari emateko
Puntu berdeak mundu hau
Ezagutzeko, elkar hazteko, eraldatzeko
Sentitu, Sinistu ta Sortu IKERLAN!