incursed eusko troll label şarkı sözleri
Erosketak egiterako orduan
Aukera ezazu produktu egokiena
Ez da txerria, ezta ere txahala
Premium gourmet, basoko troll lokala
Eta zure konfidantzako tabernan
Exijitu ezazu beti kalitatea
Ez da gaztaia, ezta ere arraina
Eusko Troll Label, bost kilo txuleta
Labean!
Zartaginan!
Txingarretan!
Edozein eran!
Mendeetan zeharreko ekoizpena
Dastatu ez baduzu, a ze pena!
Argi dago zein den gustokoena
Gure larreetako izaki preziatuena
Eusko Troll Labela, onena da
Hemengo okela
Txakolinaz, edo sagardoaz
Mendian ehizan, jarraitu arrastoak
Tentelak dira eta ez oso bizkorrak
Haien elikadura oso eskasa da
Baina emango dute haragi finena
Handia ez bada, ihes egin dezala
Ehun kilokoak ez dira nahikoa
Potoloak dira ehizatzeko aproposenak
Munduko onena ehun urtez jarraian
Eusko Troll Labela, onena da
Hemengo okela
Txakolinaz, edo sagardoaz
Eusko Troll Labela, onena da
Hemengo okela
Ardo beltzaz, edo garagardoaz