izan bai barne borroka şarkı sözleri
Ni gabe ez zara ezer
Ni gabe ezin bizi
Eta ezin nauzu ikusi
Ukatu nauzu behin eta berriz
Baina nire egarriz
Beti zaudela ulertu ezin
Besteen esperantzan
Bizi zara zalantzan
Zatoz niregana!
Ez daukat baldintzarik
Behar duzun hortatik
Emango dizut nik!
Zure lotsa, zure haserre
Zure beldur eta atsekabe
Iluntasuna dut maite
Toki guztietan, uneoro
Ez al zara ohartuko?
Zure zati naiz betirako
Besteen esperantzan
Bizi zara zalantzan
Zatoz niregana!
Zaurien magalera
Zure izate hutsera
Iluntasunera!
Barne borroka behin eta berriz
Gainditzen da ikasiz
Iluntasuna ez da betiko
Jarrai dezadan tinko
Maitasuna eta onarpena
Ikasgairik zailena
Kolpe bat beste baten ondotik
Jaso arren, jarraituko dut
Zutik!
Besteen esperantzan
Bizi zara zalantzan
Zatoz niregana!
Zaurien magalera
Zure izate hutsera
Iluntasunera!
Barne borroka behin eta berriz
Gainditzen da ikasiz
Iluntasuna ez da betiko
Jarrai dezadan tinko
Maitasuna eta onarpena
Ikasgairik zailena
Kolpe bat beste baten ondotik
Jaso arren, jarraituko dut
Zutik
Orain ez duzu nire beharrik
Baina ez zaude bakarrik
Gauez begiak itxi orduko
Ilunetik naiz agertuko

