izan bai dudan dena zugatik şarkı sözleri
Jaio ginen eta bizi gara
Buruan milaka galdera
Zalantza eta beldurrei aurre eginez
Dihardugu aurrera
Ezagutu ginen unetik
Begirada samur hartatik
Ohartu nintzen beti emango nuela
Dudan dena zugatik
Gogor saiatu nintzen arren
Gehiegitan agurtu ginen
Une horietan barruan sentitzen nuen
Nire bihotza lehertzen
Eta gaur ere
Hutsune bat daukat zu gabe
Eta berriz ere
Irrifar batez zatoz niregana
Munduan ez da ezer parekorik
Besarkada estu batekin malko bat erori
Maitia beti izango naiz zurekin
Elkarren bihotz taupadak sentitu
Idatzi gabeko orriak margotu
Zure begi txikietatik amesten jarraitu
Etorkizuna zure zain daukazu
Irrifar batez zatoz niregana
Munduan ez da ezer parekorik
Besarkada estu batekin malko bat erori
Maitia beti izango naiz zurekin
Elkarren bihotz taupadak sentitu
Idatzi gabeko orriak margotu
Zure begi txikietatik amesten jarraitu
Etorkizuna zure zain daukazu
Etorkizuna zure zain daukazu
Eta ni zurekin izango nauzu

