izaro ixildu mese şarkı sözleri
Ate bat ixten entzun dut, baina ez dabil haizerik
Bira osoa erori da, kendu arropa euritik
Ezin da muxurik eman, ez horrela ondo dago
Gitarra etxean ahaztu zait, gauerdia da
Zulo bat daukat barruan, ez zaitut ondo entzuten
Mugitzen ikusten zaitut, egon geldi mesedez
Zorabiatzen hasi naiz, ez dakit nora noan
Ez zenbatu gehiago ya, etzan beharra daukat
Ez egin garrasi berriz, dena entzuten dut gertu
Mundu guztia dago zain ta ni ezin naiz agertu
Esan norbaiti etortzeko ezin dut ondo arnastu
Antzokia hutsik dago, ezin dut hau konpondu
Ez dakit azaldu naizen, igual berandu nator
Antzokitan ezin da jo, antzokitan ezin da jo

