izei esaidazu şarkı sözleri
Norabidea galduta nabil ni
Arnasa galarazten dit minak
Betirako zu joan zara
Eta gure uneak desagertu dira
Amets gaizto honetatik ezin dut esnatu
Bizitzeko gogoak ahaldu zaizkit
Jarraitzeak zentzurik ba ote du
Ala hemen gelditu zurekin batera?
Esaidazu zergatik ez duzun berriz
Eguzkia ikusi nahi
Maite zaitugun guztiok
sufritzen dugun, orain
Zergatiak jada ez du axola
Nire bihotzak taupadaka dirau
Baina nola jarraitu bidea
Erabaki baduzu zuk ez segitzea
Zure ausentzia bete ezina da
Bihotza sustraitik moztu didazu,
zuk ere ihes egin didazu
Eta nire zati bat zurekin joan da
Esaidazu zergatik ez duzun berriz
Eguzkia ikusi nahi
Gure amets txikiek beti
Dena gainditzen dute eta
Esaidazu zergatik ez duzun berriz
Eguzkia ikusi nahi
Maite zaitugun guztiok
sufritzen dugun, orain
Esaidazu zergatik ez duzun berriz
Eguzkia ikusi nahi
Gure amets txikiek beti
Dena gainditzen dute eta

