izei zauriak şarkı sözleri
Berriz ere zurrunbilo baten barnean
Zereginik gabe ilargiaren itzala
Oroitzapenek amets batean bezala
Itsutzen naute, gorrotoa ez da irtenbidea
Sentimendu hotsak
Bakardadean erantzunik ez da
Ez naiz beldur, baina jakin nahiko nuke
Lotuta egon arren librea ote naizen
Zoramenaren arrazoi guztiek
Potzu sakonera eramaten naute
Sentimendu hotsak bakardadean
Erantzunik ez da, ez naiz beldur
Baina oroitzapenek menperatzen naute
Menperatzen naute
Zauri bakoitzak arima orbainez joziz,
malko bakoitzaz paper ximurtuak leunduz
sortutako minak amets gaizto bihurtzean
konturatzen naiz atzera biderik ez dela
Zauri bakoitzak arima orbainez joziz
Malko bakoitzaz paper ximurtuak leunduz
Sortutako minak amets gaizto bihurtzean
Konturatzen naiz atzera biderik ez dela
Zauri bakoitza
Malko bakoitzez
Sortutako mina
Konturatzen naiz atzera biderik ez dela

