kantoiak kontrapas şarkı sözleri
Garaziko herria
Benedika dadila
Euskarari eman dio
Behar duen tornua
Euskara jalgi hadi plazara
Euskara, sors sur la place
Bertze jendek uste zuten
Ezin eskriba zaitezen
Orain dute frogatu
Enganatu zirela
Euskara jalgi hadi mundura!
Lengoaietan ohi hintzen
Estimatze gutxitan
Orain aldiz hik behar duk
Ohore orotan
Euskara habil mundu guztira
Bertzeak orok izan dira
Bere goien gradura
Orain hura iganen da
Bertze ororen gainera
Euskara!
Baskoak orok prezatzen
Euskara ez jakin arren
Orok ikasiren dute
Orain zer den Euskara
Euskara!
Oraindaino egon bahaiz
Inprimatu gaberik
Hi engoitik ibiliren
Mundu guztietarik
Euskara!
Ezein ere lengoajerik
Ez frantsesa ez bertzerik
Orain ez da edireten
Euskararen parerik
Euskara jalgi hadi dantzara!

